Guztira 300 korrikalarik eman dute izena, 25 emakumek eta 275 gizonezkok. "Pena apur bat badaukagu alde horretatik, emakume kopuru handiagoa nahiko genuke", adierazi du Iker Laskurainek, antolakuntzako kideak. Parte-hartzaileei dagokienez, gizonezkoetan, Walter Becerra eta Imanol Goñi, iazko bukaerako esprinteko protagonistak, irteera puntuan izango dira. Emakumezkoetan, Maria Zorroza da izena eman dutenetatik maila handien daukan korrikalariak. Hala ere, Laskurainek azaldu du Oihana Kortazarren erantzunaren zain daudela. "Aurreko urteko irabazlea gonbidatu egiten dugu urtero. Aurten, Kortazar gonbidatu dugu, baina oraindik ez dugu erantzunik jaso".