Arabako Natur Institutuko, Sestaoko Natur Zientzien elkarteko eta Oñatiko Naturzaliak taldeetako kideak elkartu ziren Oñatin, urtarrilaren 29an, Xabier de Arizaga herbario digitala bultzatzeko. Araotz inguruan egin zuten mendi irteera eta orduan aurkitu zuten landarea. "Aurkikuntza polita eta interesgarria da", jakinarazi dute Oñatiko Naturzaliak taldeko kideek.