Valentziako Itzulia amaitu berritan, etxerako bidean geldialdia egingo du Jon Odriozolak GOIENAko egoitzan gaur, astelehena, Harmailatik saioan parte hartzeko (22:00). Denboraldi hasieraren gainean –gura baino ezuste gehiago izan dituzte errepidean– eta orokorrean proiektuaren gainean egingo dugu berba oñatiarrarekin.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.