Gaur kaleratutako oharrean azaldu dutenez "atsekabetuta gaude gure markaren eta balioen erabilpen desegokiagatik". Horrez gain emakumezko eta gizonezkoen berdintasunarekin duten konpromisoa berrestu dute oharrean.
Euren onarpenik gabe egindako ekintza dela adierazi dute. Bertan zegoen Fagorreko arduradun batek gertatutakoa ikusi eta segituan neurriak hartu zituen erabilpen sexista zuen ekintza publizitarioa eten eta ardurak eskatzeko.