Oñatin egingo den Lasterbidean lasterketan parte hartzeko epea, zabalik

Josu Bilbao Atxutegi 2017ko ots. 2a, 17:42

Gaur zabaldu da ekainaren 4an egingo den "euskal errepresaliatuen eskubideen aldeko nazio lasterketan" izena emateko epea. Aurten, korrika ez ezik, patin gaineko lasterketa ere egingo dute.

Antolatzaileen hitzetan, "helburua, euskal errepresaliatuen eskubideen aldeko ekimenen honek, ahalik eta jende gehien batzea" izango da. Izen ematea www.herrikrosa.eus webgunearen bidez egin ahal izango da. Ekainaren 2ra arte egongo da zabalik inskripzioa 12 euroren truke. Gainera, lasterketetan apuntatzeaz gain, bazkari herrikoirako era izena eman daiteke 15 euroren truke (bazkari begetarianoa ere aukera daiteke).

Ibilbideak: Korrikan arituko direnek, bi ibilbide izango dituzte aukeran: 8,3 kilometroko luzea edo 2,9 kilometroko motza. Aurrenak, ibilbide "benetan erakargarria" eskainiko du, antolatzaileen esanetan, herriko kaleetan aritzeaz gain, Oñatiko hainbat auzo zeharkatuko baititu, San Martin, Murgia, Olabarta... Ibilbide motza, erdigunean egingo da, eta Errekalderako igoera izango da zirkuituko puntu gorenena.

Patinen lasterketak, azkenik, 9,2 kilometro izango ditu eta patinatzaileak ez dira herri barruko mugetatik irtengo. Guztietan, herriko plaza izango da abiapuntu eta amaiera gunea.

Informazio gehiago, www.lasterbidean.eus webgunean.

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak