Lider izaerarekin lehen partidua jokatu du Izarraitz Muñoz Aloña Mendik. Eta sufritzea tokatu zaio. Zumaiarrak hobeto sartu dira lehian eta lehen minututik menderatu dute partidua. Markagailuan egon dira aurretik beti eta tartean, hiru goleko errenta ere izan dute; 12. minutuan, esaterako: 3-6.
Abantaila horren arrazoiak bi izan dira, bereziki: Aloñak galdutako baloi pila eta Pulporen atezainaren lana. Dena den, oñatiarrek ez dute amore eman eta, apurka-apurka, buelta eman diote markagailuari. Hala, atsedenaldira etxekoak joan dira aurretik: 13 eta 12.
Atezainaren lan ikaragarria
Lehen zatiaren bukaeran lortutako abantailatxoa bukaerara arte mantendu du Aloñak. Erasoan hobeto jokatu du, eta, defentsak, Kepa atezainaren laguntza izan du. Lan ikaragarria egin du. Sei metrotatik egindako hainbat jaurtiketa geratu ditu. Bigarren zatia gogorra izan da joko aldetik, baina Izarraitz Aloñak erakutsi du lider sendoa dela.