Olatz Salvador, Drumkopters eta DJ Bollo jaialdi feministan gaur

Aitziber Aranburuzabala Juldain 2017ko urt. 28a, 11:00
Olatz Salvador bakarlaria izango da Antixenan egingo duten jaialdi feministan.

Hitzaldiak eta mahai-inguruak  antolatu izan dituzte, baina "klabe ludikoagoetan elkartzea" ere gustuko dutela diote Pototak talde feministakoek; asmo horrekin prestatu dute gaurko, zapatuko, jaialdia.

Libria izan gura dot, ez balientia da jaialdiaren eta aurrez egindako muralaren mezua. "Herritar askoren artean egin genuen murala erre zuenak argi utzi zuen ez duela ondo ikusten emakumeok libre izatea, nahiago gaituela beldurtuta izan", dio taldeko Rebeka Maestrok.

Gaztetxean eta Arranon

Jai dibertigarria izango dela diote. Zarauzko Olatz Salvador bakarlari gazteak zabalduko du. Drumkopters taldeak jarraituko du; Miren Narbaizaren –Napoka Iria– talde berria da, eta surf-punka egiten dute. Antixena gaztetxean, zapatuan, 22:00etan, izango da; sarrera, doan.

Gauerdian, DJ Bollok hartuko du lekukoa Arrano tabernan

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak