Kilometroak 2017k izango duen ibilbidea diseinatzen hasi dira antolatzaileak eta orain arte landutako "esperimentatzeko2 baliatu gura dute Kilometroak Txikia. 11:00etan hasiko dituzte ekitaldiak ikastolako patioan, zinta mozketarekin. Ostean ibilbidea hasiko dute: Ikastolatik Santa Lutziaraino joango dira Bidebarrieta kaletik. Handik San Martinera jaitsi eta Kale Barriatik plazaraino iritsiko dira. Ibilbidean zehar musikarien laguntza izango dute. Foruen plazara heltzen direnean umeendako jokuak eta jolasak, txosna zerbitzua eta musika emanaldiak egongo dira.
Lekaixoka! zapiak
Eguna girotzeko Lekaixoka! zapiak janzteko deia egin dute. Zapiak, ikastolako patioan ipiniko dituzte salgai euro baten truke, otsailaren 6an, 8an eta 10ean, 16:30ean.
Zinema emanaldia
Bestalde, urtarrilaren 28an, ekitaldi berezia egingo dute 5-10 urte arteko umeendako: euskarazko zinema emanaldia, gaztelekuan, 17:30ean. Nanny McPhee eta Big Band pelikula emango dute, euskaraz.
Sarrera doakoa izango da eta han palomitak jateko aukera egongo da.