2017/02/24 22:30 - 23:59

Musika

Tooth eta Fumut taldeen kontzertua

Antixena gaztetxea, Oñati

Gaur egun Euskal Herrian toki batetik bestera jo ta ke ari diren post hardcore bi talde hauek elkarrekin ariko dira Antixenan.

Fumut taldea Lazkaon sortutako Rock/Fuzz/FuzznRoll/Stoner... taldea da. Lazkaotar zein ordiziarrez osatua dago eta nahiz eta hasiera batean bertsioak egiten zituzten, laster hasi ziren beraien doinu propioak jorratzen. Urte batzuetan zehar kontzertuak ematen ibili ondoren, 2016-ko udaberri bukaeran estudioan sartu ziren Karlos Osinaga (Txap)-ekin, beraien lehen diskoa izango zena grabatzera. Disko hau 2016ko irailean kaleratu zuten.

Tooth Gernikatik datorren hirukote aski ezaguna Oñatin, Antixenatik pasatzen den hirugarren aldia izango da hau. Bi disko aurkeztera etorriko dira oraingoan, besteak beste, Euskal Herritik kanpora jotzera eraman dituen diskoa. Zuzeneko indartsua izango da.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak