Argiteria aldatzen ibili dira azken egunetan gaztelekuan. Espazioak berrantolatzeko, txukuntze lanak egiteko eta pareta batzuk margotzeko ere aprobetxatu dute tarte hori. Bada lan eta moldaketa horiek egin ostean, bihar, zapatua, zabalduko dute. Buru mugikorrak dituzten fokuak izango dituzte aurrerantzean gaztelekuan eta zuzeneko emanaldietan nabarmen igarriko da aldaketa hori.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.