Lie Detectors Oñatiko Antixena gaztetxean

Itziar Larrañaga Sarasola 2017ko urtarrilaren 19a

Kontzertua urtarrilaren 21ean, zapatua, 22:00etan izango da Oñatiko Antixena gaztetxean. Eurekin batera Aretxabaleta eta Arrasateko CRAP taldeak joko du.

Lie Detectors eskarmentu handiko musikariz osatutako taldea. Besteak beste, Dirty Pink Ladies, Nuevo Catecismo Católico, Muturbeltz, Fiebre de Vivir, Teen Dogs edo Plan B bezalako taldeetan aritutakoak. Beraien abestiak rock and roll, garaje, psicodelia eta punk rockarenganako pasiotik sortzen dira.
Argitaratu berri duten "CYMBALTA" izeneko singlea aurkeztuko dute gaztetxean.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak