Debagoieneko piano ikasleen kontzertua egingo dute Santa Ana antzokian

Eneko Azurmendi 2017ko urtarrilaren 19a

Datorren asteazkenean, urtarrilaren 25ean, Debagoieneko musika eskoletako piano ikasleek kontzertua eskainiko dute Santa Ana antzokian, 18:30ean.

Kontzertu honen helburuetako batzuk dira, besteak beste, otsailaren 4ean eta 5ean Andoainen egingo den 12. Piano jaialdian parte hartuko duten ikasleen prestakuntza sakontzea eta eszenatokian trebetasuna lantzea. Kontutan izan behar da ikasle batzuentzat lehenengo aldia izango dela publiko aurrean azaltzea.

Oñatiko 10 piano ikaslek hartuko dute parte jaialdian, Ainhoa Galdos eta Arantzazu Saiz irakasleen gidaritzapean.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak