Elkarretaratzea egingo dute bihar, urtarrilak 18, Oñatiko Sare Feministak deituta. Salatuko dute gizon batek emaztea hil eta Arga ibaira bota izana Burlatan eta aita batek larriki zauritzea bi urteko alaba donostiarra Valentzian. 18:30ean izango da agerraldia Foruen plazako kiosko parean. Udalak bat egin du deialdi honekin.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.