Abenduko azken bi partiduak irabazi eta bolada txarrarekin bukatu ostean, modu onean hasi gura izan dute oñatiarrak 2017a, baina ezin izan dute lehia irabazi. Hasieratik gailendu zaie Kukullaga. Bizkaitarrek menderatu dute lehia lehen minututik, eta, atsedenerako lau goleko errenta ere bazuten: 10-14.
Bigarrenean nahi eta ezin ibili da Aloña Mendi: baloiak eskuetatik ihes egiten eta erasoan akatsak eginez. Hori horrela, ez dute lehiari buelta emateko aukerarik izan.