Sailkapenean antzera ibili arren – Urdaneta zortzigarren eta Natra hamargarren–, bizkaitarrek puntu sasoi hobea erakutsi dute Zubikoan. Zortzi jokalarirekin bakarrik gai izan da lehia gura zuen lekuan mantentzeko. Lehenengo bi laurdenetan 13 puntuko abantaila lortu dute, erasoan jokaldiaz landuz eta defentsa sendoa eginez: 20-33.
Hirugarren laurdenean beste aldarte batekin irten dira oñatiarrak kantxara. Erasoan ideia garbiekin eta saskiratze onekin. Baina, defentsan akats gehiegi egin dituzte, eta bizkaitarrek oso ondo aprobetxatu dute kontraerasoa markagailuko abantaila mantentzeko– beti izan da hamar puntutik gorakoa–. "Asier de la Iglesiak ez du egun ona eduki eta gainerako jokalariak kutsatu egin dira. Dena den, urteko lehen partidua izan da. Aurrera jarraitu behar dugu. Lehen itzulia bukatzeko bi partidua falta zaizkigu eta oraindik gauza politak egiteko gai garela esango nuke", aipatu du Aitor Ugarte entrenatzaileak.
Argi barik
Lehia bukatzeko 10 segundo falta zirela, derrepente, argiak itzali dira Zubikoako kantxan. Argia piztu eta martxan ipintzeko 20 minutu behar zirela kontuan hartuta, bi taldeek eta epaileek, argi barik jokatzea adostu dute. Natrak itzaletan lortu zuen azken saskiratzea.
MU eta Soraluze
Bestalde, aste bukaeran jokatu dituzte 2017ko lehenengo partiduak MUk eta Soraluzek. Biek ala biek, irabazi egin dute. Arrasatearrek Basket Burgosen kontra 70-75, eta bergararrek Ordizian, 52-63