Ongietorriak izan dira Errege magoak

Oihana Elorza Gorostiza 2017ko urtarrilaren 5a

Txanda dendarien elkarteak gonbidatuta etorri dira aurten ere Errege magoak Oñatira. Kaleetan zehar egin dute ibilbidea eta herritar asko zituzten zain bazterretan. Foruen plazara iritsi orduko udaletxeko harrerara joateko ilara zegoen eginda. Ganbara abesbatzak ere parte hartu du aurten desfilean eta zuzenean abestu dute talde desberdinek plazako kioskoan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak