Arratsaldetik hasita (17:00) bost talderen emanaldiek berotu dute Oñatiko plazako pilotaleku ondoko Berdura azoka. II. Gabonen aurkako karrikaldixa egin dute bertan, eta antolatzaileek azaldu dutenez, "espero baino jende gehiago gerturatu da" kontzertuak bertatik bertara jarraitzera.
Gaupasion, Gaitze eta Paniko! taldeek eman diote hasiera kontzertuei, eta gauean, Issunaren eta Lokuriaren txanda izan da. Azken hauen emanaldiak jarri dio amaiera kontzertu sortari.