Belar ukenduak eta irratsaioak nola egin erakutsiko dute

Oihana Elorza Gorostiza 2017ko urtarrilaren 4a

Ikastaro bietarako izena kultura etxean eman behar da eta horretarako azken eguna da urtarrilaren 13a.

Kultura sailak urtero antolatzen dituen eskulanen ikastaroen barruan, sendabelarrena hasiko da urtarrilean. Nerea Altuna eta Idurre Aranguren izango dira irakasleak. Eguenetan izango dira eskolak, 17:00etatik 19:00etara eta izena kultura etxean eman behar da urtarrilaren 13a aurretik. Hileko prezioa da 25,50 euro

Bestalde, irrati ikastaroa eskainiko du Oñati irratiak. Hango esatari Miren Urkiolak emango ditu eskolak egubakoitzetan, 17:00etatik 19:00etara eta hamabi ordu izango dira guztira. Izena toki eta epe berean eman behar dira.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak