Historiaurrera bisita egingo dute zapatuan Arrikrutzeko koban

Oihana Elorza Gorostiza 2017ko urtarrilaren 4a

Lehen gizakia nola eta norekin bizi zen jakiteko irteera egingo dute zapatuan Arrikrutz-Oñati kobetan. Historiaurrera egingo dute bidaia horretarako, eta gizakia  nola bizi zen, zer jaten zuen edo sua menperatzea zeinen garrantzitsua izan zen ezagutzeko bisita berezia egingo dute. Tailerra ere egingo dute. 10:30ean izango da bisita eta komeni da izena aurrez ematea 943 08 20 00 telefono zenbakian. Prezioa da lau euro.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak