Presoen aldeko ekimenak, urtea amaitzeko eta hasteko

Julen Iriondo 2016ko abe. 29a, 13:21

Kalera kalera, bakea eta askatasuna irabaztera ekimenaren barnean, abenduaren 31n manifestazioa egingo da, 19:00etan plazan hasita. Ondoren, goizaldeko 01:00ean, urte berriari hasiera emateko "preso eta iheslari politikoen aldeko topa edo brindisa" egingo dute Arrano tabernan.

Honez gain, urtarrilaren 1ean, 11:00etan, aurreko mendian, Arrano eta Argileku txaboletan salda eta txorizoa emango dituzte, eta, ondoren, bertaratutakoen artean Kalera kalera ekimenari sustengua emanez argazkia aterako dute.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak