Era askotako tailerrak egingo dituzte goizetan ludotekan

Oihana Elorza Gorostiza 2016ko abenduaren 26a

Ume bat buztina margotzen (Argazkia: sormening.com)

Gabonetako apaingarriak, buztingintza edo taloak egingo dituzte, besteak bestea, aste honetan Txaloka ludotekan. Goizetan izango dira tailerrak eta herriko ume guztiak daude gonbidatuta.

Tailerrak ageri dira Txaloka ludotekaren Gabonetako eskaintzan. Herriko ume guztiendako egingo dituzte 10:30etaik 13:30era ludotekan bertan:

  • Astelehena, abenduak 26: Gabonetako apaingarriak
  • Martitzena, abenduak 27: buztingintza
  • Eguaztena. abenduak 28: talogintza
  • Eguena, abenduak 29: markogintza
  • Egubakoitza, abenduak 30: buztina margotzea

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak