Egubakoitzeroko elkarretaratzearen ondoren triki bertso poteoa egin zuten eta gauean itxialdia egin dute udaletxeko pleno aretoan. 20 lagun batu dira itxialdira. Gaur, berriz, Aiert Larrarte abokatua izan da kultur etxean hitzaldia egiten. Larrartek, unean uneko egoera juridikoak presoen egoeran zein eragin izan duen azaldu du oso modu argian. "Legeak aldatu egin dira eta atxilotuek unean uneko egoera judizialaren araberako zigorrak jaso dituzte. Bada, aldaketa horien eta gaurko egoeraren berri eman du Larrartek oso modu didaktikoan", adierazi dute ekimeneko antolatzaileek. Hitzaldia entzuten 40 lagunetik gora izan dira.