Zeramika, osagarriak, umeendako jolasak, poltsak arropa, kosmetikoak, birziklatutako elementuak erabiliz egindako gerrikoak... Denetarik ikusi eta erosi ahal izan du gaur goizean Oñatiko plazara hurbildu den herritarrak. Eta hala egin du, gainera, artisauek "asko" saldu baitute.
"Urteko plazarik onena da", adierazi du Ainhoa Aranburuzabalak, Lavandulako kideak eta azokaren antolatzaileak. "Oso data onak dira eta jendeak aprobetxatzen du Gabonetako erosketak egiteko", erantsi du.
Jatekoa berritasuna
Izan da berrikuntzarik Oñatiko artisauen azokan eta da, aurten lehenengoz, janari postuak ere ipini dituztela: Pastelak, ogia, eztia, gazta... Ipini dituzte besteak beste, salgai.