Bigarren saria (1.000 txantxi), Bellotza loradendarendako izan da; hirugarren (500 txantxi) eta laugarren (300 txantxi) sariak Urtxin eta Kimu loradendendako, hurrenez hurren; eta bosgarrena (200 txantxi), Dor estetika zentroarendako. Horiez gain, txantxia, Oñatiko moneta soziala, erakusleihoan modu originalenean aurkeztu duen establezimendua ere saritu dute. Hori, Bellotza loradendarendako izan da.
Sari banaketa
Oñatiko pleno aretoan egin dute 13:30ean, sari banaketa ekitaldia. Bertan batu dira udalbatza osatzen duten kideak eta erakusleiho lehiaketak parte hartu duten merkatariak. Txaloz hartu dituzte irabazleen izenak.
Berrikuntza epaimahaian
Aurten, Oñatitik kanpoko hiru pertsonak osatu dute epaimahaia: Gipuzkoako Bazkundeko teknikari batek, erakusleihoak apaintzen lan egiten duen beste batek eta interiorismoan lan egiten duen hirugarren batek. Epaimahaiak, erakusleihoaren konposizioa, kolorea, argiztapena eta originaltasuna izan ditu kontutan puntuazioa ematerakoan.
Herritarrek 889 boto
Inoiz baino herritar gehiagok eman du botoa aurten. Guztira 889k. Bi modu zeuden hori egiteko. Kontzejupetik aldizkarian zetorren ebakigarria beteta batetik eta internet bidez, bestetik. Internetez, 557 boto jaso dituzte; 332 bestela.
Botoa eman duten herritarren artean zozketa egin dute pleno aretoan bertan eta irabazleak 200 txantxi eskuratu ditu. Jesus Ferreiro Ruiz da hori.