Eguaztena da urteko kirolari onenaren aldeko botoa emateko azken eguna

Eneko Azurmendi 2016ko abenduaren 16a

Xabi Gordoa, Ane Erostarbe eta Garazi Erostarbe, hiru hautagaiak.

Herritarrek erabakiko dute saria nork eramango duen. Haiek abenduaren 21era arte izango dute bozkatzeko aukera, udalaren webgunean, eta botoa ematen dutenen artean zozketa bat egingo da; irabazleak kiroldegiko ekintza batean hilabetez parte hartu ahal izango du.

2016. urtean kirol arloan nabarmendu direnei aitorpen bat egingo die Oñatiko Udalak, urtero moduan, abenduaren 23an –egubakoitza–, udaletxean. Udalaren aitorpenaz gain, esan moduan, herritarrek ere izango dute urteko kirolari onena hautatzeko aukera, hiru hautagairen artean.

Xabi Gordoa igerilaria, Ane Erostarbe eskalatzailea eta Garazi Erostarbe txirrindularia dira hiru hautagaiak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak