Astebukaeran, Arantzazuk ateak irekiko ditu Oteizak Arantzazuko Katedralak deitu zuen gunean, Cesar Barrio margolariak egonaldi artistikoan (irailaren 25etik azaroaren 30ra) burutu dituen lanak aurkezteko.
Cesar Barriok (Oviedo, 1971) aipatutako egonaldi artistikoa burutu du, ARS magazine aldizkarian portfolio bat argitaratzeko helburuarekin. Aldizkari hau arteari buruzko aldizkari nazionalen artean sonatuenetakoa da. Horretarako artistak bere lanaren ibilbide guztia dokumentatu du, lehen bozetoetatik abiatu eta azken piezak osatu arte.
Denak lan berriak dira, Arantzazuko parajean aldizkari horretarako egindakoak.
Egonaldi hau burutzeko, abenduaren 17 eta 18an ate irekien ekitaldia eskainiko dute, goizeko 11:00etatik arratsaldeko 17:00etara bitartean. Artista agurtu eta berarekin hitz egiteko aukera ere izango da.