Bihar, egubakoitza, piztuko dituzte herriko kale, eraikin eta plazan jarri dituzten Gabonetako argiak. Udalak Gabonetako prestatu duen egitarauaren ekitaldi asko ere asteburuan izango dira. Herriko eragile ezberdinekin batera osatutako egitaraua da eta "familia publikoari zuzendutako ekintzak bereziki" programatu dituzte. Musika, Olentzero, kirola, zinema, abentura... eta gehiago jasotzen du Gabonetako egitarauak.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.