Gabonetako erakusleiho lehiaketara herriko 35 denda aurkeztu dira eta zapatuan jakingo da onenak zeintzuk diren, epaimahaia osatu duten hiru pertsona horien arabera. Osoko bilkuren aretoan izango da sari banaketa, 13:30ean. Herritarrendako erakusleiho politena zein den ere orduan jakingo da. Oraindik badago aukera botoa emateko. Internet bidez ere egin daiteke.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.