Bakardadeko Ama, Aita Madina, Aita Mortara, Bidebarrieta, Motxon, Alhondiga, Lope Agirre, Portu, Zubibarri eta Ramon Irizar kaleetan TAO sistema egongo da bihartik, abenduak 15, aurrera. Urdinez margotutako aparkalekuak rotazio bidez erabiliko direnak izango dira, eta BR letrak dituztenak, kale horietan bizi diren egoiliarrek erabiliko dituztenak.
Sistema honek izango duen ordutegia da:
- astelehenetik egaubakoitzera, 08:30etik 13:15era eta 16:00etatik 20:30era
- zapatuetan, 08:30etik 13:15era