Oñati Community, Oñati munduan zabaltzeko beste bide bat

Oihana Elorza Gorostiza 2016ko abe. 14a, 14:35
Atariaren itxura

Lege Soziologia Institutuaren ekimena da eta nazioarteko aditu zein profesionalen arteko harremanak jaso gura ditu. Azken 27 urte hauetan 130 herrialdeetako 8.000 ikasle, ikerlari eta irakasle pasa dira Oñatiko Lege Soziologia Institututik eta horiek guztien artean sortutako komunitatea da 'onati.community' ataria. Oñatiri eta euskal kulturari buruzko informazioa ere badu.

Udalaren laguntzarekin sortu da Oñati Community izeneko proiektua eta horren helburua izango da herrialde bakoitzean komunitate propioa sortzea; elkarguneak sortu soziologia juridikoaren esparrua indartzen jarraitzeko. Hala, lehen pauso garrantzitsua eman da. "Horrez gain, Lege Soziologiaren gaineko kongresuetan Oñati Session izeneko saioa ere izaten da; hain justu, gure herriko produktuak banatzeko. Aurten Austrian egindakoan egon da saio hori eta 2017ko ekainean Mexikon egingo denean ere egongo da", azaldu du proiektuaren bultzatzaile izan den Susana Arresek.

Soziologia juridikoaren gaineko interesa duten adituen arteko harremana eta lana sarean ahalbidetzeaz gain, Oñatiri eta euskal kulturari buruzko informazioa ere jasotzen du atariak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak