Ekintzaz betetako astebukaera Antixena gaztetxean

Josu Bilbao Atxutegi 2016ko abe. 12a, 13:21

Gabonak gertu daude eta "euskal preso eta iheslariek bizi duten egoera salatzeko eta dagozkien eskubideak aldarrikatzeko" ekintzaz betetako astebukaera antolatu dute Antixenan.

Zapatuan (abenduak 17), presoen aldeko bazkari herrikoia eta Mery May & The Muppets eta What a band taldeen kontzertuak egongo dira, 22:00etan, Antixena gaztetxian. Bazkarirako txartelak Arrano tabernan eskuratu ahal izango dira. Langileek eta jubilatuek 12 euro, langabe eta ikasleak 7 euro (menua patatak errioxar erara eta albondigak saltsan).

- Mery May & the Muppets:

Restless and maverick lan berriko abestiak entzun ahal izango dira zapatuan taldeak eskainiko duen kontzertuan. Lagunez inguraturik grabatu duen disko honetan soinu berrien bila abiatu dira ahotsaren melodía goxoak alde batera utzi gabe. 200 kontzertutik gora eskainiak, Irlanda eta Frantziako lurraldeetan zehar ibilia, Nick Lowe, Maika Makowski eta Najwa Nimri bezalako artistekin agertokietan ibiliak dira, besteak beste.

- What a band:

2015eko irailean sortutako musika-taldea da. Kideak Aitor Aldanondo (Fiachras, Bizardunak, Brigada Criminal), Guille Sanz (Bostenbor, Belceblues), Fernando Laskurain (Mahaster River, Shut up Trio) eta Jesus Martinez (Fiachras) dira.
Bergarako taldeak askotariko musika-estiloren eragina jasan du: Countrya, Rocka eta Popa, besteak beste. Hamar kantuz osatutako CD hau Beasaineko Pottoko estudioetan grabatu dute, Fredi Pelaezen gidaritzapean. Hamar kanta hauek, modu batera edo bestera, beraien musika-ibilbidea islatzen dute. Mimoz grabatutako abestiak dira, oinarri erritmiko on baten laguntzaz. Gainera, gitarra, piano eta Hammond-aren moldaketa garrantzitsu batzuek apaindu dute lana, eta ahots zainduek borobildu.


Ginera, abenduaren 18an, domekan, Autobiographical poesia antzerkitua saioa eskainiko dute Oñatiko gaztetxean Ane Zubeldiak eta Eider Adeletxek.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak