Gipuzkoa Naturaldia Gipuzkoako naturari buruzko kalitatearen zabalkundea sustatzeko sormen kolektiboko ekitaldia da eta naturaren eta dibulgazioaren munduko eragileak arituko dira lankidetzan. Oñatin, natur eskolakoekin batera antolatu dute abenduaren 16ko egitaraua:
- 19:00etan, Iturrigorriri buruzko hitzaldia egingo du Iñaki Aizpuru biologoak, kultura etxean
- 19:30ean, Jacques Perrim eta Jacques Cluzaud-ek zuzendutako Las estaciones filma botako dute zinema aretoan (aste osoan zehar ikastetxeetako ikasleek ikusgai izango dute filma hori goizeko saioetan)
- 'Iturrigorriko nobedadeak' ezagutzeko egun osoko irteera egingo dute. 08:30ean abiatuko dira Foruen plazatik.