Zubikoako gimnasioa itxita egongo da aste honetan

Oihana Elorza Gorostiza 2016ko abenduaren 12a

Zaharkituta dauden aparailuak kendu eta berriak ekarriko dituzte kiroldegiko gimnasiora; indarra eta aerobikoa lantzeko makinak izango dira berriak. Aretoa margotu eta argiteria ere berrituko dute, baita leihoa aldatu ere. Lan horiek guztiak egiteko itxita egongo da gimnasioa 12tik 18ra. 19an zabalduko dute berriz zerbitzua.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak