Jolasez eta jostailuez berba egingo du Pagoagak eta adibide praktikoak eramango ditu azalpenak emateko. "Jostailuen katalogoak, argazkiak eta iragarkiak eramango ditut jostailuez eta euren bitartez zabaltzen diren mezuez berba egiteko", azaldu du Itsaso Pagoagak. "Jostailu bat aukeratzeko orduan, garapen etapa bakoitzean zer jolas mota egiten den hartu behar da kontuan. Baita umearen testuingurua ezagutu ere, sexualitatea eta hizkuntza ahaztu gabe", dio Pagoagak. Galderendako tartea ere egongo da.