Donostiako Eraul taldea eta Elena Setien bakarlaria Oñatiko gaztelekuan

Aitziber Aranburuzabala Juldain 2016ko abe. 9a, 12:00

Gipuzkoako Foru Aldundiak bultzatzen duen Katapulta Tour Gipuzkoa zirkuitua gaztelekura iritsiko da bihar.

Artista gazteei euren lanak erakusteko aukera eskaintzeko eta, era berean, kultur programazio egonkorra duten espazioak ezagutzera emateko helburuarekin abiatu zuen  Foru Aldundiak egitasmoa.

Oñatiko Udalak bat egin du ekimenarekin; hori horrela,  udan egin zuten moduan, asteburu honetan eta hurrengoan, bina emanaldi egingo dituzte gaztelekuan. Bihar, zapatua, pop, folk eta blues estiloen nahasketa egiten duen Eraul seikotearen musika malenkoniatsua eta urte askotan kanpoan bizi izan den Elena Setien donostiarraren pop esperimentala entzuteko aukera izango da. Emanaldia 22:30ean hasiko da eta doako sarrera du. Datorren astean, Frank eta Pet Fennec taldeak igoko dira gaztelekuko taularen gainera.

Talde berriei eskaintza

Datorren urteko programa osatzeko deialdia zabaldu dute orain; interesa dutenek gaztemaniak.eus atarian dute informazioa.

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak