Egiten duten musika estiloari begiratuta, antzekotasun gutxi aurki daitezke bi taldeen artean: metal doinuak ditu oinarri Hibakushak, eta punk-rock estiloan kokatzen da, berriz, Altxatu.
Bi talde horien labetik atera berri diren kantuak eta aurreko lanetakoak entzuteko aukera izango da gaur, 22:30etan hasita, Antixena gaztetxean.