Aitor Mendizabal antzuolarrak Jokin Altuna ordezkatuko du. Izan ere, hilabete inguru egon beharko da geldirik amezketarra, ezker belauneko lotailuan II. graduko okerdura du-eta.
Sarrerak salgai
Aloña Mendi tabernan, Izarraitz tabernan, Arrano tabernan eta Txokolateixian egongo dira salgai, gaurtik –egubakoitza– aurrera. Prezioa guztiz zehaztu gabe dagoen arren, 20 edo 25 eurotan egongo direla aurreratu dute. Bestalde, 607 448 951 telefonora deituta ere eskuratu ahal izango dira sarrerak.