Bisita bereziak egingo dituzte datorren astean

Oihana Elorza Gorostiza 2016ko abe. 1a, 12:30
Bisitariak Oñati ezagutzen

Datorren astean Oñatiko Turismo Bulegoak herriguneko ondare historiko-artistikoa ezagutzeko aukera eskainiko du eta Arrikrutz-Oñatiko kobak egunero egongo dira zabalik, astelehena barne.

Abenduaren 3tik 11ra bitartean egunero egongo dira zabalik Arrikrutz kobak, baita astelehenean ere. Bisita-gidatuetan parte hartzeko izena aurrez ematea gomendatzen da eta horretarako bideak hauek dira: 943 08 20 00 edo arrikrutz@onati.eus.

Oñatiren historia eta herriguneko ondare momumentala ezagutzeko bisitak ere egingo ditu Turismo Bulegoak abenduaren 4an, 6an eta 8an. Bisita horiek 13:00etan izango dira. Informazio gehiago behar izanez gero: 943 78 34 53 edo turismo@onati.eus.

Bestalde, txokolateixia ikusteko eta ezagutzeko aukera ere egongo da abenduko lehen astean. Igande eta jai egunetan 11:00etatik 13:30era izango ditu ateak zabalik eta gainontzeko egunetan 10:30etik 13:30era eta 17:00etatik 19:00etara bitarte. Informazio gehiagorako: 605 76 35 95 edo txokolateixia@hotmail.com.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak