Sare sozialen bitartez, batzokiko postontzian, mailez edo eragileekin egindako bileretan proposamen asko jaso dituztela adierazi du EAJk, eta eskerrak eman gura dizkie herritarrei. Gaineratu du EAJko udal taldeak "gogor lan egiten jarraituko duela datorren urteari begira proposamen hauek aurrera eramatea lortzeko".
Herritarrengandik jasotako proposamenak lantzen ari dira orain udaleko ordezkari jeltzaleak; batzuk 2017ko aurrekontuetan sartuko dituztela aurreratu dute eta besteak urtean zehar udal batzar ezberdinetan aurkeztuko.
Ekarpen hauek egiteko erabilitako bideak aurrerantzean ere zabalik eta erabilgarri egongo direla ere gaineratu du Oñatiko EAJk, "herritarrek proposamenak edozein momentutan egin ahal izateko".