"Urtean hiru edo lau alditan gutxienez egiten ditugu irteerak, mota ezberdinetakoak. Mendi bueltatxo bat, bazkari bat edo dena delakoa, geratzen garen herriak ematen dituen aukeren araberako ekintzak antolatzen ditugu", azaldu du Velazquezek.
X. urteurrena ospatzeko, Oñati aukeratu dute. "Area hau duela urtebete inguru inauguratu zuten eta toki aproposa da horrelako topaketak egiteko. Beraz, batzordekoak Oñatiko Udalarekin hitz egin zuen. Ez ziguten trabarik jarri eta bertan egitea adostu genuen", dio elkarteko kideak.
Goizean, txarangaren laguntzarekin, San Martinetik herrigunera jaitsi dira, kalejiran. Orain luncha egingo dute, hau ere txarangaren doinuek alaituta.
Herria hobeto ezagutzeko, bihar goizean bisita gidatuak edukiko dituzte: Arrikrutz kobetara, unibertsitatera, txokolateixara eta abar.
400 bazkide
Sorbeltz elkarteak 400 bazkide inguru dituela baieztatu du Velazquezek. Hala ere, guztiak ez dira Oñatira gerturatu. "110 pertsona inguru gaude hemen, 55 bat autokarabana", dio.