Domekan Musikenen abestuko du Oñatiko Ganbara abesbatzak

Larraitz Zeberio Lekuona 2016ko aza. 25a, 09:00
Oñatiko Ganbara abesbatza.

Beste hiru abesbatzarekin batera Ez dok 13 hitzez hitz izeneko emanaldian hartuko du parte, 12:00etan

Maiatzean Errenterian egindako Musikaste zikloan estreinatu zuten Ez dok 13 hitzez hitz emanaldia. Ez dok Amairu mugimenduak egindako ekarpena balioan jartzeko egindako programa da, eta bigarren aldiz entzuteko aukera izango da, domekan, Donostiako Musikene auditorioan, 12:00etan.

Iñaki Salvador pianistak emango dio hasiera eta amaiera kontzertuari eta tartean Ez dok Amairu mugimenduko kantautore Lourdes Iriondok, Benito Lertxundik, Xabier Letek, Julen Lekuonak edo Jose Angel Irigaraik sortutako hamabi abestiren moldaketak eskainiko dituzte lau abesbatzak, tartean Oñatiko Ganbarak. Beste hiru abesbatzak dira Durangoko Bogoroditsie abesbatza, Nafarroako Ganbera abesbatza eta Errenteriako Landarbaso abesbatza. Emanaldiak bat egiten du Donostiako Kultura Hiriburutzarekin.

Sarreraren prezioa da hiru euro. Kontzertua hasi baino ordubete lehenago jarriko dituzte salgai Musikenen. Erreserba egiteko deitu 943 000 868 telefono zenbakira.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak