Egubakoitzean elkartuko dira San Martingo gunean eta zapatuan azoka plaza bisitatuko dute. Aiegiko (Nafarroa) txaranga ibiliko da kalez kale. 14:00etan luntx-bazkaria egingo dute azoka plazan eta arratsalde aldea Beti-jai taldearekin dantzaldia izango da bertan.
Domenak, azaroak 27an, Arrikrutz-Oñatiko Kobetara joan nahi duenak aukera izango du baina herrian bertan egingo da beste bisita bat: Erdi Aroko San Migel errota bisitatzeaz gain, herriko erdigune historikoa bisitatuko dute. Bisitaren amaieran, geldialdia egingo dute Oñatiko txokolatearen interpretazio zentroan, Txokolateixian. eginez.