Bigarren eskuko arropa, liburu, musika, jostailu eta bestelako objektuen azoka egingo dute abenduaren 3an Foruen plazan. Flea market izena du ekimenak eta bigarren eskuko objektuak saldu edo trukatuko dira. Bakoitzak bereak kudeatuko ditu, egoki ikusten duen prezioa jarriz. Parte hartzeko bidea: fleamarket.oinati@gmail.com.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.