Kalean ospatuko dute Santa Zezilia eguna

Oihana Elorza Gorostiza 2016ko aza. 22a, 13:06

Musika Eskolako ikasle, irakasle eta gurasoek ospatuko dute gaur Santa Zezilia eguna

Kalean ospatuko dute Santa Zezilia eguna Jose de Azpiazu musika eskolako ikasleek. Batzuk Kale Barriatik abiatuta eta beste batzuk Kale Zaharretik, berdura azokan elkartuko dira. Emanaldi berezia egingo dute han, 17:30ean.

Triki-pandero taldeakoak Kale Barriatik joango da berdura azokaraino eta 17:00tan, musika eta mugimendua eta prestakuntzako ikasleak lagun dituztela. Ordu berean, Kale Zaharretik gora haize metal taldeko ikasleak joango dira kalejiran merkaturaino.

17.30ean azokako ekitaldiari emango diote hasiera. Instrumentu ezberdinetako ikasleek Txapeloaz, Gaztelugatxeko martxa, Xu, Xu, Xuabe, Musikalean eta Euskararen Txantxangorria abestiak joko dituzte. Aldi berean, musika eta mugimendua, prestakuntza eta lengoaia musikaleko ikasle, guraso eta irakasleek abesti hauek abestu eta dantzatuko dituzte. Emanaldia amaitzen denean parte-hartzaile eta joango diren guztientzat txokolatea egongo da, bizkotxoekin.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak