Herritarren deia jasotakoan, habia non dagoen ikusi eta Mankomunitatearekin jartzen dira harremanetan. Mankomunitateak badu langile bat pozoi botatzen duena horrelako habietara. Baina habia hori altuegi baldin badago edo inguruan etxebizitzak edo ikastetxeak baldin badaude, suhiltzaileei egiten diete dei.
Atzo arratsaldean Ugarkalde auzoan izan ziren Zubillagako suhiltzaileak eta gaur goizean Garagaltza auzoan. Bi kendu dituzte auzo horretan eta hirugarrena ezin izan dute kendu altuegi zegoelako. Horrelakoetan basozainari pasatzen diote abisua. Normalean zaku baten sartzen dituzte habiak suhiltzaileek, eta gero erre.
Horrelako habia bat ikusiz gero, udaltzaingora deitzea gomendatzen da. Telefonoa da: 943 08 10 00