Holidays in Oñati edo Oporrak Oñatin ekimenak Punk-Oi!doinuen hainbat zaletu batu zituen zapatuan Gaztelekuan. Donostialdeko jende ugari batu zen emanaldietan, eta baita bailarako hainbat gazte ere.
Jaialdiko taldeen artean aipatzekoa Arrasateko Kañeria 13 taldearen emanaldia. Ohiko ikuskizuna eskaini zuten, Ulli frontman-aren gidaritzapean. Atzokoan ere motozerra atera zuen kontzertuan.
Bestalde, Txipitti taldeak bertsioak eskaini zituen, tartean Arrasateko Des-kontrolen eta Zakarrak taldeen kantuenak. Zakarraken bertsioak euskaratu zituzten, gainera.