"Gastu horiei aurre egiteko asmotan", bazkide kanpaina bat jarri du abian pilota sailak, Josu Osa bertako kidearen esanetan.
Urtean 20 euro ordainduta, txartel bat jasoko du bazkide bakoitzak. Txartel horrek hainbat zozketatan parte hartzeko eta sari batzuk irabazi ahal izateko aukera emango dio bazkideari.
Bazkide izan nahi duenak saileko batzordeko kideren batekin harremanetan jarrita edota pilota eskolaren bitartez egin ahal izango du txartelaren tramitazioa. Aurtengo denboraldian 70 pilotari inguru izango dira.
Herritar guztiendako
Hasieran pilota saileko gurasoentzako bazen ere, herritar guztiek izango dute aukera bazkide izateko. "Herritar eta pilotazale guztiei zuzendutako kanpaina da hau, ondo etorriko zaigu laguntza", dio Osak.