Zunba eta fit-bike maratoiak egingo dituzte bihar kiroldegian eta hori aprobetxatuz, hantxe egongo dira, 09:00etatik 13:00ak arte. Makarroiak, babarrunak, arroza, atun latak eta olioa dira jaso gura dituzten elikagaiak. janaria Hotz Oñati elkartearen laguntzaz bilduko dituzte egunean bertan eta herriko elkarte horretako kideak arduratuko dira gero janariaren kudeaketaz. Batutako elikagaiak Donostiako Zaporeak elkarteari emango dizkiote.