Euskal artzain txakurra izan eta txakurra ardi-lanerako hezi nahi duen edozeinentzat da ikastaro hau. Txakurrik gabe ere entzule gisa parte hartu ahal izango du nahi duen edonork. Oskar Murgia izango da irakaslea eta hurrengo egubakoitzean, azaroak 25, egingo da, Oñatin, 09:30etik 14:00etara. Doan da ikastaroa baina aurretik eman behar da izena 656755183 telefono-zenbakira deituta edo zuzendaritzaehate@gmail.com helbidera idatzita. Hilak 21 aurretik egin behar da.