Oñatiko Santa Ana beteta VIII. Trikiti Jaialdian

Monika Belastegi Aranzabal 2016ko azaroaren 13a

Lizargarate Trikitizale Elkarteak antolatuta, VIII. Tritiki Jaialdia egin zuten atzo, zapatua, Oñatin. Antolatzaileak pozik daude emaitzarekin: "Aretoa bete egin zen eta trikitilariek ere emanaldi ederra egin zuten", esan du Gerardo Plazaola elkarteko ordezkariak. Eguraldiagatik kontzertu osteko trikipoteoa egin ezin izan bazuten ere, afaria ere primeran joan zela gehitu du. Berrikuntza moduan, datorren urtean XIX. jaialdia ez ezik, Debagoieneko Trikitixa Eguna ere Oñatin izango dela aurreratu du.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak